Plantilla pertsonalizatuak

Zure oinen eta gorputzaren beharretara egokitutako plantillak, desorekak zuzentzeko eta zure eguneroko bizi-kalitatea hobetzeko.

Plantilla pertsonalizatuak. Oinarri. Podologia eta posturologia

Zure oinak zaintzeko soluzio pertsonalizatua

Plantilla pertsonalizatuak paziente bakoitzaren behar espezifikoetara egokitzen dira, azterketa biomekaniko eta postural baten bidez. Desoreka biomekanikoak identifikatuz, plantillak diseinatu eta sortzen ditugu, oinen osasuna babesteko eta gorputzaren oreka hobetzeko.

Plantilla horiek mina arintzen, lesioak prebenitzen eta mugimendu naturalak berreskuratzen laguntzen dute. Era berean, eguneroko jardueretan erosotasuna areagotzen dute, oin-egitura bakoitzari egokituz.

Oinarri-n, plantillen diseinu pertsonalizatu baten bitartez tratamendu bakoitza pazientearen beharretara moldatzen dugu. Material arin eta iraunkorrekin lan egiten dugu, plantillek denboran zehar eraginkortasun handiena izan dezaten.

Plantilla pertsonalizatuek eskaintzen dituzten onurak

  • Desoreka biomekanikoak zuzentzen dituzte.
  • Mina eta ondoeza arintzen dituzte.
  • Lesioak prebenitzen laguntzen dute.
  • Zure oinen osasuna eta gorputzaren oreka hobetzen dituzte.

Zure ogizatea hobetzeko prest bazaude jarri gurekin harremanetan.