Nor gara?

Podologia eta posturologia. Oinarri. Nor gara?

Zure osasunaren alde lan egiten duen taldea.

Oinarrin, zure osasunarekin konpromisua duen taldea gara. Hasieratik, zure bizi-kalitatea hobetzeko lan egin dugu, podologiaren eta posturologiaren ikuspegi integrala erabiliz. Tratamendu pertsonalizatuetan espezializatuta gaude, zure oinen eta zure gorputzaren postura arteko harremana kontuan hartuta.

Gure misioa eta ikuspegia

Gure helburua zure bizi-kalitatea hobetzea da, tratamendu pertsonalizatuak eskainiz. Oinen eta gorputzaren posturaren arteko harremana ulertuz, konponbiderik onenak aurkitzen saiatzen gara, zure beharretara egokituta. Paziente bakoitza bakarra da guretzat.

Gorputza oinarritik zainduz

Ainhoa Oroz

Ainhoa Oroz Uria

Oinaren osasunarekiko interesak eta gorputzaren ongizatean duen eraginak podologia gradua ikastera eraman ninduen Bartzelonako Unibertsitatera. Gradua amaitu ondoren, Kirol Podologiako Master batekin espezializatu nintzen, Bartzelonako Unibertsitatean. Prestakuntza horri esker, azterketa biomekanikoa eta jarduera fisikoarekin lotutako lesioen tratamendua sakondu nuen, eta kirol-errendimendua optimizatzeko estrategiak garatu nituen.

Nire praktika klinikoan funtsezkotzat jotzen dudan arloetako bat Posturologia Klinikoa da. Diziplina horretan, modu intentsiboan prestatu naiz oinetako alterazioek sistema toniko muskularrean nola eragin dezaketen ulertzeko. Ikuspegi integral horrek, gaitz espezifikoa ez ezik, gaitzen zergaitia ere tratatzeko aukera ematen dit, nire pazienteen osasuna hobetzen laguntzeko.

Nire konpromiso profesionala etengabeko prestakuntzan eta podologian egindako azken aurrerapenen berri izateaz oinarritzen da, paziente bakoitzari egokitutako tratamendu pertsonalizatua eskaintzeko.

Podologia eta posturologia

Instalakuntzak

Instalakuntzak. Oinarri
Instalakuntzak
Oinarri. Podologia eta Posturologia Azpeitian